Programa

Kalamua eta adingabekoak

Nerabeen eta gazteen artean kanabisaren kontsumoari buruz informatzeko, hausnartzeko eta kontsumo hori prebenitzeko hezkuntza-proposamena, haren erabileraren normalizazioa eta arriskuen pertzepzioa lantzen dituena.

IRUDI BIZIAKEN PROGRAMA

Informatzea, hausnartzea eta prebenitzea.

Alkoholaren eta tabakoaren ondoren, kalamua da Espainian gehien kontsumitzen den droga. Kalamua kontsumitzearen inguruan sortutako iritzi ezberdinak eta gizartean jaso duen normalizazioa gainera, bere kontsumoa murriztea oztopatzen dute; onuragarri terapeutikoen usteak eta sortu ahal dituen arriskuak ezereztea esaterako. Alkohola bezalako substantzia batekin batera kontsumitzeak, giza gorputzak pairatuko dituen ondorioak askoz ere kaltegarriagoak izatea eragingo du.

Proposamen parte-hartzaile eta praktikoa.

Esku-hartzea ikasleengandik hurbil dauden egoerak aztertzea eta irizpide propioak garatzea errazten duten proposamen eta ikus-entzunezko materialetan oinarritzen da.

01

Hausnarketa eta eztabaida

Ikasleek hainbat egoera aztertzen dituzte banaka eta taldean, ikuspuntuak partekatzen dituzte eta irizpideak, balioak eta erabaki arduratsuak garatzen dituzte.

02

Ikus-entzunezko materialak

Film laburrak, irudiak, albisteak eta bestelako baliabideak unitate didaktiko batekin osatzen dira, lana egituratzeko eta ikasgelako hausnarketa bideratzeko.

NORI ZUZENDUA

Nori zuzendua

MATERIAL DIDAKTIKOAK

Zinema ikasgelan lantzeko baliabideak.

Ikasgelan proiekzioaren aurretik eta ondoren lantzeko baliabideak.

Filmaren aurretik

Sarrera-jarduerak, testuingurua eta gai nagusiak.

Filmaren ondoren

Elkarrizketa, hausnarketa eta ekintzarako proposamenak.

Ikasleentzako materialak

Mailen arabera egokitutako fitxak, dinamikak eta baliabideak.

Irakasleentzako gida

Orientabide didaktikoak, proposamenak eta baliabide osagarriak.

IRAKASLEEN SARBIDEA

Zinema ikasgelara
eramateko baliabideak.

Material didaktikoak, gidak, prestakuntza eta laguntza zinemarekin hezteko.

GIDAK
MATERIALAK
FORMAKUNTZAK
LAGUNTZA